XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. EUSKAL HERRIKO TELEPOLISA

Javier Echeverria

XIX. mendearen bukaerako eta XX. honen hasierako industrializazioak eratu du Euskal Herria gaur ezagutzen dugun era honetan.

Lehenago hiririk apenas zegoen eta Euskal Herria emigrante-herrialdea zen.

Industrializazioari esker hiriak eta, areago, hirialdeak (konurbazioak) ere sortu Bilbo Handia, adibidez eta inmigranteak ugari iritsi ziren hona.

Historikoki Euskal Herria menpean izan zuten botere feudal eta erlijiozkoaren aurka, botere industrial eta finantzarioak sortu eta euskal burgesia agertu zen orduan: klase horren eragina nabarmena izan da Espainian, baina arrunt txikia Europan.

Geroztik botere politikoa sortu da, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiak egonkortu eta nagusigoa hartuz garatu dira.

Autonomia, autogobernua, autodeterminazioa eta independentzia erreinbindikatu, euskal hezkuntza-sistema ezarri, emakumea bizitza publikora bidean etorri, aniztasun kulturala areagotu eta sekulako hazkuntza demografikoa gertatu da eta horrek guztiak dagozkion ondorio sozial, politiko, linguistiko eta kulturalak ekarri ditu.

Lehorreko komunikazio-sarea oraindik eskasa bada ere, azkeneko urteotan dezenteko hobekuntza egin du, natura- eta hiri-ekosistemenganako halako sentsibilitate berezia agertu izanari esker; horrela, hainbatetan, kalitatez urbanizaturiko hiri eta herri egokiro komunikatuak eta bizitza-kalitate on-onekoak sortu ditu.

Oinarrizko sektore ekonomikoak, aitzitik, krisi larrian amildu dira, egungo munduan produkzio-sistema eta enpresa asko lehiatzeko gauza ez direla frogaturik.

Fenomeno hau eta antzekoak, Euskal Herriari gertatu zaion berbera, Lehen Munduan sartu berri diren beste zenbait eskualdetan ere jazo dira arestian.